EZAGUTU PROIEKTUA
Ezagut itzazu proiektuaren faseak eta parte-hartzaileen eginkizunak
Offshore eolikoko egitura finko eta flotagarrietarako, dorreetarako eta sistema osagarrietarako teknologien, osagaien eta soluzioen ikerketa eta garapen kolaboratibo eta integratzailea bultzatzea da SEAPOWER proiektuaren helburu nagusia, potentzia handiko aerosorgailuen belaunaldi berriari begira.
Aerosorgailuen tamaina handitu ahala, sektore eolikoa gero eta kostu-murrizketa handiagoak lortzen ari da. Ildo horretan, offshore alternatibak ez ditu lurreko instalazioei dagozkien mugapen logistikoak (ia ezinezkoa da palak errepidez garraiatzea, horien tamainagatik), eta ondorioz, aerosorgailuen fabrikatzaileak norgehiagoka betean sartuta daude merkatuan potentzia handieneko itsas-turbina nork eskainiko ote duen.
Horren kariaz, gero eta handiagoak diren aerosorgailuak egokitzeko premiak sortu dira, eta ondorioz, soluzio integratuak eman behar dira (egiturak –finkoak nahiz flotagarriak–, dorreak, trantsizio-piezak), gaurgeroko erronka tekniko-ekonomikoei erantzuteko eta baldintza latzetako inguruneetan osagaien eta sistemen portaera bermatzeko.
Eiffel dorrearen neurriko aerosorgailuak
Egun, fabrikatzaile nagusiek hainbat aerosorgailuak dituzte; hala nola, MHI-VESTASen V174 delakoa, 9,5 MWekoa, Siemens Gamesaren SG 10.0, 10 MWekoa, edota General Electricen Haliade X deritzonaren prototipoa, 12 MWera iris daitekeena. Hartara, azken honek Eiffel dorrearen antzeko altuera du. Are gehiago, sektoreak 13 eta 15 MW bitarteko potentzietara iristea espero du makina bakoitzeko 2025erako.
Offshore aerosorgailuen potentzian eta tamainan izandako handitze izugarri horrek erronka berriak dakarzkie parkeetako gainerako elementuei, bai zimenduei (finkoak nahiz flotagarriak), trantsizio-piezari, dorreari eta egiturako beste elementuei, askoz ere karga handiagoak jasan beharko baitituzte, bai eta potentzia husteko ekipo elektrikoei ere.
Hori guztia, gainera, itsasoan, korrosio maila handia duen baldintza latzetako giroan.
Euskal Autonomia Erkidegoa da sektore eolikoaren balio-kateko enpresa gehien biltzen dituzten munduko eskualdeetako bat. Enpresa horiek, neurri batean, munduan aitzindariak diren Iberdrola eta Siemens Gamesa enpresen trakzio-eraginari esker sortuak dira.
SEAPOWER proiektua 9 euskal enpresaren arteko lankidetzaren eskutik sortu da, sektorearen joera nagusietako batzuei erantzuteko.
Euskal sektore eolikoak 100 enpresa baino gehiago atxikiak ditu, eta Europako arlo honetako erreferentzietako bat da. Aipatutako joerak eragin zuzena du Euskadin fabrikatutako osagai eta sistema askotan.
Ezagut itzazu proiektuaren faseak eta parte-hartzaileen eginkizunak