
EZAGUTU AZKEN ALBISTEAK
Ezagut itzazu SEAPOWERen bilakaera eta azken informazioak
Sener ingeniaritza da proiektuaren buru, baita soluzio flotagarriaren inguruko jardueren koordinatzailea ere. IDOM, beste euskal ingeniaritza handia, soluzio finkoaz arduratuko da, eta egituren fabrikazioaren arloko erreferentzia bihurtu diren HAIZEA WIND eta NAVACEL enpresak XXL dorreei eta trantsizio-piezei lotutako paketeen buru izango dira, hurrenez hurren. Partzuergoa osatzen dute aerosorgailuaren oinarriarekiko konexio elektrikoaren kontzeptu berritzailea garatu duen DITREL enpresak:
Offshore eolikorako finkatze-soluzioak ekoizten dituen ERREKA fabrikatzaileak; jasotze-sistemetan espezializatutako JASO Tower Cranes enpresak; gainazaleko korrosioaren aurkako estalduretan trebatutako MUGAPE konpainiak, eta plataforma flotagarriaren inguruko kontzeptu propioa garatu duen NAUTILUS Floating Solutions enpresak. Gainera, partzuergoak ZTBESeko bi zentroren (Tecnalia eta Tekniker) zein Energia Klusterraren babesa izan du
Ezagut itzazu SEAPOWERen bilakaera eta azken informazioak