TEKNOLOGIA BERRIAK

Euskal ingeniaritza handien eta egitura edo osagaien fabrikatzaile nagusien artean gauzatutako offshore eolikoaren arloko eskala handiko lehen lankidetza izatea da SEAPOWERen faktore bereizgarrietako bat da. Harreman horri esker, lehenengoek hobekuntzak egin ahal izango dituzte beren proposamenetan, eta bigarrenek zuzeneko sarbidea izango dute diseinuaren oinarrietara, sektoreari zuzendutako soluzio berriak (eta hobeak) sortu, garatu eta baliozkotu ahal izateko.

Modelizazio numeriko eta parametrikoa
+

Aerosorgailuaren eta azpiegituraren arteko multzoaren modelizazio numeriko eta parametrikoa, hainbat kargatan multzoaren kargak eta prestazioak zehaztu ahal izateko.

Finkatze-sistemak
+

Finkatzeko sistemak eta estutzeko estrategia adimendun espezifikoak garatzea potentzia handiko offshore eolikorako.

Dorre-jasogailu berritzailea
+

Offshore eolikoko dorreetarako garatu eta eoliko flotagarrirako bidera daitekeen bakartzat jotzen den Rack & Pinnion sisteman oinarritutako dorre-jasogailu berritzailea diseinatu eta garatzea.

Trantsizio-pieza optimizatuak.
+

Kostuetan optimizatutako trantsizio-piezen diseinu berriak, integrazio elektrikoari zein instalazio-prozesuei dagozkien berrikuntzak tarteko dituztela.

Ebakuazio elektrikoa
+

Offshore parke eolikoak planifikatzeko tresna bat garatzea.

XXL dorreak
+

Potentzia handietarako dorre eta monopilote handien diseinua, fabrikazio-prozesuak eta logistika optimizatzea.

Inpaktu eta foulingaren aurkako
+

Offshore eolikoari zuzendutako inpaktu eta foulingaren aurkako estaldura espezifiko berrien ikerketa eta garapena.

Konexio elektrikorako sistema
+

Konexio elektrikorako sistema garatzea, ebakuazio elektrikorako kableak konektatu, prestatu eta testatzeko lanei dagozkien kostuetan aurrezki nabarmena lortuz.

Soluzio finkoak
+

Egitura finkoen diseinua optimizatzea, ikuspuntu integrala duten soluzioen bitartez.

Biki digitala
+

Zenbaki-ereduak baliozkotzeko biki digitala garatzea.

Azpiegitura flotagarriak
+

Azpiegitura flotagarriak fabrikatzeko prozesuak optimizatzea, integrazio-estrategien bitartez.