
EZAGUTU TEKNOLOGIAK
Ezagut itzazu proiektuan erabiliko diren teknologiak
9 euskal enpresak indarrak biltzea erabaki dute SEAPOWER proiektuan, offshore sektorerako soluzio berrien garapena koordinatu eta sinergiak bilatzeko. Proiektuak euskal industriaren posizionamendua hobetzen ere lagunduko duela espero da, ez bakarrik kanpoko hirugarrenen espezifikazioen arabera lan egin dezan, baita balio handiagoa emateko aukera izan dezan ere, berrikuntza propioak txertatzen dituzten soluzioen diseinu integralen bitartez.
Proiektuaren hasierako lan-paketearen helburua gainerako lan-paketeetan garatuko den diseinuaren oinarriak finkatzea da.
Xedea diseinuaren oinarriak zehaztea da, honako hauek ahalbidetzeko: (i) zenbait azpiosagairen garapenei ekitea, (ii) diseinua baliozkotzea eta (iii) zenbait azterketa-kasutan aplikatzea.
10 MWetik gorako potentzia izango duten aerosorgailuen belaunaldi berriari eusteko beharko diren dorreen diseinurako soluzio berritzaileak garatzea da lan-sorta honen helburua.
Diseinu integrala landu nahi da honen bitartez, eta dorrearen egiturarekin batera, elementu osagarri guztiak ere barne hartuko dira; hala nola, lotzeko, sarbidea emateko eta jasotzeko sistemak, ekipo elektrikoak eta degradazioa murrizteko elementuak.
Oinarrizko diseinua oso antzekoa izango den arren, egiturazko diseinua bereiziko da eoliko finkorako zein flotagarrirako.
Soluzio berritzaile eta integralak diseinatzea da helburua, dagoeneko garatzen ari diren aerosorgailu handien eskakizunetara egokitutakoak, diametro handiko dorreak eta tamaina handiko azpiegiturak lotzeko.
Azpiegitura-mota desberdinetara egokitutako soluzioak garatuko dira, egiturazko diseinuari eta konexio elektrikoko sistemei arreta berezia emanez.
Egitura flotagarrien diseinuaren helburu orokorra bitarteko hainbat helburutan bana daiteke:
Helburua elementu nagusiak eta osagarriak bizi-zikloaren ikuspegitik integratuko dituen jacket motako egitura bat diseinatzea da, fabrikazio eta logistika arloetako murrizketak kontuan hartuz eta haien diseinua behar berrietara egokituz, egituraren optimizazio globalaren mesedetan. Honako lan hauek garatuko dira:
Partzuergoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak energiaren segmentuko teknologia eta industriaren arloko erreferentetzat posizionatzen lagunduko da, Euskadin zein nazioartean.
Proiektuaren emaitzak ustiatzeko plana zehaztu eta etaraziko da, bai teknologiaren garapenari dagokionez, baita proiektuko bazkideak eta offshore eolikoaren sektoreko Euskadiko hornidura-katea trebatzeari dagokionez ere.
Proiektuaren emaitzak ustiatzeko plana zehaztu eta etaraziko da, bai teknologiaren garapenari dagokionez, baita proiektuko bazkideak eta offshore eolikoaren sektoreko Euskadiko hornidura-katea trebatzeari dagokionez ere.
Ezagut itzazu proiektuan erabiliko diren teknologiak